Hiru tarifa, printzipio bera

  • Prezio justua, %100 argindar berdea eta loturarik gabe
  • Aukeratu zure kontsumora hobekien egokitzen dena
Pepeenergy - Hiru tarifa, printzipio bera

Argindar-tarifakArgindar-tarifak zuretzatArgindar-tarifak

Printzipio berberak, bezero-arreta berbera eta aurrezki gehiago Pepephone-koentzat.

Oso azkar eta erraz alda daiteke

Argi-etenik gabe, zure etxera joan beharrik gabe eta iraupen-konpromisorik gabe

1

Bilatu zure aurreko argindar-konpainiaren faktura bat, eta alderatu

2

Kontratatu online, inprimaki bat beteta

3

Eta kito! Pepeenergyrako aldaketa egina dagoenean, jakinaraziko dizugu

Pepeenergy-n aurrezten lagundu nahi dizugu

Ez ordaindu gehiegi zure potentziagatik

Gure bezeroen % 60k behar zuena baino potentzia handiagoa zuen kontratatuta aurreko argi-konpainian. Pepeenergy-n, alta ematean eta zure kontsumoa aztertzeko aldi baten ondoren, zure potentzia doitzen laguntzen dizugu, benetan behar duzunagatik ordain dezazun.

Gainera, gure potentzia kostu-prezioan dago; hau da, ez dugu inolako marjinarik eta ez dizugu gainkosturik ezkutatuko. Merkatuko prezio baxuena ordainduko duzu.

Pepeenergy - Ez ordaindu gehiegi zure potentziagatik

Nahiago duzu telefonoz hitz egitea?

Ohiko galderak

Zer da kostu-prezioko potentziadun argindar-tarifa bat?

Argindar-tarifa perfektua da merkatuko potentziarik baxuena ordaindu nahi baduzu. Potentzia-terminoa guri kostatzen zaigun prezio berean kobratzen dizugu, marjinarik edo ezkutuko kosturik gehitu gabe. Gainera, kontsumitzen duzun energiak 6 hilabeterako finkatutako prezio egonkorra du. Lasaitasuna zure kontsumoan eta aurrezkirik handiena zure potentzian.

Zer da argindar-tarifa aldakorra?

Argindar-tarifa hau eraginkorra izateko pentsatutako gure aukera da. Energiaren prezioa merkatuaren arabera aldatzen da eta hiru tartetan banatzen da: punta, laua eta harana. Garbigailuak gauez edo asteburuetan (haran-orduetan) jartzeko antolatzen direnetakoa bazara, aukera honekin zure aurrezkia maximizatuko duzu. Gainera, kostu-prezioko potentzia ere barne hartzen du.

Zer da argindar-tarifa egonkorra?

Egun osoan prezio bera duen argindar-tarifa da. Kontsumitzen duzun energiagatik berdin-berdin ordainduko duzu, kontsumitzen duzun orduan kontsumitzen duzula. Ahaztu ordu-tarteez eta labea piztu aurretik erlojuari begiratzeaz. Gozatu lasaitasun osoz 6 hilabetez egonkor mantentzen dugun prezioarekin.

Iraupen-konpromisorik al dut?

Bat ere ez. Pepeenergy-n loturarik gabeko araua aplikatzen dugu gure argindar-tarifa guztietan. Nahi duzunean joateko guztiz aske zara, zigorrik gabe, ezkutuko kosturik gabe eta letra txikirik gabe. Gure zerbitzu onagatik eta prezio bidezkoagatik geratzea nahiago dugu, ez kontratu batek behartzen zaituelako.

Zer behar dut nire argindar-tarifa Pepeenergy-ra aldatzeko?

Gure argindar-tarifetako edozein kontratatzea eta % 100 argindar berdera pasatzea prozesu azkarra, % 100 online eta, noski, hornidura-etenik eta kostu gehigarririk gabekoa da. Eskura izatea besterik ez duzu behar:

  • Zure NANa edo AIZa.
  • Azken faktura bat (zure CUPS kodea kontsultatzeko).
  • Zure kontu-zenbakia (IBANa) ordainagiriak helbideratzeko.

Egin zure eskaera klik pare batean eta gu arduratuko gara paper-lan guztiaz.

Nola dakit zein den nire etxerako argindar-tarifa onena?

Gure argindar-tarifen artean aukeratzea oso erraza da, zure kontsumo-ohituren araberakoa besterik ez da:

  • Argindar-tarifa egonkorra: aproposa egunez etxean denbora asko pasatzen baduzu, telelanean aritzen bazara edo erlojuaz ahaztu nahi baduzu.
  • Argindar-tarifa aldakorra: zure aukerarik onena zure energia-gastua gauez eta asteburuetan kontzentratzen baduzu. Antolatuenentzat perfektua.
  • Kostu-prezioko Potentziadun Argindar-tarifa: oreka perfektua. Zure energia-kontsumoan prezio egonkorra ziurtatzen duzu, baina potentzia-terminoagatik ahalik eta gutxien ordainduz.

Noiz bidaltzen da Pepeenergy-ren faktura?

Faktura hilabete bakoitzeko 10etik 15era bitartean bidaltzen dugu, betiere amaitu berri den hilabete naturalari dagokiona. Hau da, hilabete bakoitzeko 10etik 15era bitartean aurreko hilabeteko faktura jasoko duzu. Adibidez, martxoaren 10etik 15era bitartean otsailaren 1etik 18ra bitarteko faktura jasoko litzateke.

Batzuetan banatzaileak denbora asko behar izaten du kontagailuen irakurketak bidaltzeko; kasu horietan kontsumoaren estimazio bat egiten da eta horren arabera bidaltzen da faktura.

Ondoren, benetako kontsumoak jasotakoan, benetako kostua doitzen da hurrengo fakturan. Beti abisatzen dugu faktura berri honetaz SMS baten bidez, erabiltzaileak bere posta elektronikoan eta Pepeenergy-ren APPan ikus dezan.

Fakturetan, prezioak beti oinarrizko zenbateko batekin eta dagozkion zergak gehitutako azken bertsioarekin adierazten dira.

Pepeenergy-n gure bezeroekiko harremana hainbat kanalen bidez egiten da, hala nola aplikazioaren beraren, sare sozialen, gaitutako telefonoen edo posta elektronikoaren bidez. Baina, gainera, webgunean eskaintzen ditugun tarifa bakoitzari buruzko informazio guztia eta ohiko zalantzak erakusten ditugu.