Gas Tarifa

  • Prezio bera egun osoan.
  • Iraupen-konpromisorik eta loturarik gabe.
  • Karbono-aztarna konpentsatzen dugu.
Pepeenergy - Gas Tarifa

Zenbat ordainduko dut?

Bi sarbide-tarifa daude eskuragarri. Alta ematen duzunean, banatzaileak adieraziko digu zure kontsumoaren arabera zein aukera dagokizun; hau da, haiek zehazten dute sarbide-tarifa.

RL.1 tarifa

Berokuntzarik gabe
5.000 kWh/urte baino gutxiago
Termino aldakorra
0,1070€/kWh

zergak barne:

Barne hartzen du % 21(e)ko BEZa eta hidrokarburoen gaineko zerga (0,00173 € kWh-ko).

0,1316
€/kWh
Termino finkoa
3,7553€/hil

zergak barne:

Barne hartzen du % 21(e)ko BEZa.

4,5439
€/hil

RL.2 tarifa

Berokuntzarekin
5.000-15.000 kWh/urte
Termino aldakorra
0,0960€/kWh

zergak barne:

Barne hartzen du % 21(e)ko BEZa eta hidrokarburoen gaineko zerga (0,00173 € kWh-ko).

0,1183
€/kWh
Termino finkoa
7,8789€/hil

zergak barne:

Barne hartzen du % 21(e)ko BEZa.

9,5334
€/hil

Zure galdara beti puntu-puntuan

svg
9
‘50€/hil (zergak barne, 11,50€/hil)

Zure galdara beti puntu-puntuan

  • Gas-instalazioa bi urtean behin berrikustea.
    Barne hartzen ditu 3 eskulan-ordu eta 50 €-raino materialetan.
  • Matxuren konponketa. Joan-etorriak eta aurrekontua doan. 3 eskulan-ordu eta 50 €-raino materialetan.

Zergatik kontratatu gure gas-tarifa?

Aukeratu nola aldatu

Kontratatu online 2 minututan

Kontratatu online
2 minututan

Edo bezeroa bazara, kontratatu App-etik

Edo bezeroa bazara,
kontratatu App-etik

Nahiago duzu telefonoz deitzea?

Pepephonekoa izatearen abantailak

Energia-zerbitzua Pepeenergyrekin eta zuntzeko eta mugikorreko zerbitzuak Pepephonerekin dituzten bezeroek abantaila hauek izango dituzte automatikoki:

  • Argindar- eta gas-fakturetan: Argindarraren eta gasaren kuotak deskontatzen dira (4 € eta 3 €, hurrenez hurren)
  • Hemen adierazitako zuntz- eta mugikor-tarifetan, 8 €/hil deskontatuko dira gehienez (BEZa barne), kontratatuak dituzun energia-zerbitzuen arabera (5 € argindarragatik eta 3 € gasagatik).

Zuregatik, niregatik eta nire lagun guztiengatik konpentsatzen dugu

Asko eskatu zeniguten gasa izatea, zuen etxeko zerbitzu guztiak Pepen bateratzeko.
Baina jakitun gara gasarekin karbono-aztarna uzten dugula eta gure kontsumoarekin kutsatzen dugula.
Horregatik, zuhaitzak landatuko ditugu.

Ez zaigu gure bezeroak zaintzea bakarrik gustatzen, gure planeta zaintzea ere gustatzen zaigu.

Gehiago jakin >
Pepeenergy - Zuregatik, niregatik eta nire lagun guztiengatik konpentsatzen dugu

Gure bezeroen iritziak

Behean gure bezeroen iritzi onak ikus ditzakezu, baina guztiak X-en irakur ditzakezu

Argindar-tarifakArgindar-tarifak zuretzatArgindar-tarifak

Printzipio berberak, bezero-arreta berbera eta aurrezki gehiago Pepephone-koentzat.

Ohiko galderak

Zein da uko egiteko epea?

Sinatzen denetik 14 egun natural dituzu zigorrik gabe uko egiteko. Epe horretan hornidura aktibatzen bada, uko egiteko egunera arte benetan kontsumitutako gasa bakarrik ordainduko duzu.

Ba al dago bezeroarentzako arretarik gas-tarifei buruzko kontsultetarako?

Bai. astelehenetik ostiralera 09:00etatik 22:00etara eta larunbatetan 09:00etatik 15:00etara artatzen zaitugu telefonoz (900 622 455), baita sare sozialen bidez ere.

Zer dokumentazio behar dut kontratatzeko?

Hau eskatuko dizugu:

  • Titularraren nortasun-agiria (NAN/AIZ).
  • Horniduraren faktura (CUPSa eta zure datuak identifikatzeko).
  • Alta berria bada, dagokion Instalazio Ziurtagiria. (Kontratazioari buruzko laguntza orokorrak puntu hauek zehazten ditu).

Zenbat denbora behar du konpainia-aldaketak osatzeko?

Aldaketa 15 lanegun inguruan osatzen da normalean (banatzailearen eta kudeaketa teknikoen araberakoa da). Guk izapidetzen dugu zure ordez.

Ba al dago iraupen-konpromisorik Gas-tarifa egonkorrean?

Ez. Pepeenergy-n ez dago iraupen-konpromisorik: nahi duzulako geratzen zara.

Konbina dezaket nire gas-tarifa argindarrarekin?

Bai. Argindarra + gasa eduki ditzakezu Pepeenergy-rekin eta, gainera Pepephone-ko bezeroa bazara, abantaila gurutzatuak aplikatzen dira (argindar- eta gas-kuoten deskontua, eta zuntz- eta/edo mugikor-tarifa batzuetan hileko aurrezkia).

Pepeenergy-ra aldatzen banaiz, gasik gabe gera naiteke?

Ez. Guk kudeatzen dugu komertzializatzaile-aldaketa banatzailearekin, trantsizioan hornidurarik gabe gera ez zaitezen.

Zenbat denboraz mantentzen da prezioa?

Gasaren prezioa 6 hilabetez mantentzen da. Epe hori igarotakoan, prezioa berrikusten dugu eta une horretan bezero berriei eskaintzen dieguna aplikatzen dizugu (iraupen-konpromisorik gabe).