Energia prezio justuan

Argindarraren faktura beti izan da deszifratzeko zaila den hieroglifiko txiki bat. Ordu-tartearen arabera aldatzen diren prezioak, ulertzeko zailak diren kostuak… Matematika-klase baterako moduko arazo bat edo Adimen zoragarri bat filmaren bigarren zatia ateratzeko argumentu ona.
Hala ere, gaur argi pixka bat eman nahi dizut gure tarifaren prezioan eragiten duten kostuei eta benetan gure irabazi-marjina zein den argitzeko.
Lehenik eta behin, argitu nahi dizut Pepeenergy-n ez dugula "tarifa laua" eskaintzen. Guk merkatuan dagoen prezio aldakorrean erosten dugu energia, une bakoitzean dagoen eskaintza eta eskaera elektrikoaren araberakoa dena.
- Eskaera elektrikoak nola eragiten duen hobeto ulertzeko, duela hilabete batzuk Covid-19ak eragindako ohitura-aldaketaren harira argitaratu genuen artikulu hau irakurtzea gomendatzen dizut; bertan kontsumo elektrikoaren bilakaera eta argindarraren prezioan duen eragina aztertzen ditugu.
Ondoren, erostea kostatzen zaigun prezioan saltzea erabakitzen dugu, zerbitzua emateak sortzen dituen gutxieneko kostuak estaltzen dituen eta energia berriztagarrien erabilera sustatzen jarraitzen laguntzen digun zenbateko txiki eta doitu bat gehituz:
Zerbitzua emateak sortutako kostuak
Kostu horiek gurekin harremana hasten duzunetik zurekin ditugun harreman-puntuekin lotuta daude:
- Zure Bezeroaren Guneko mantentze-lanak eta zure fakturetan kontsumoari buruzko informaziorik onena emateko garatzen dugun teknologia.
- Egunero lantzen ditugun hobekuntzak, zure benetako kontsumo-ohituretan oinarritutako aholkuen bidez aurrezteko modu berriak eskaintzeko.
- Gure Bezeroarentzako Arreta zerbitzua, goizeko 8etatik gaueko 12etara zuri laguntzeko beti prest.
- Gure webguneko kalkulagailua, nahi duzunean gure prezioak beste konpainia batzuenekin alderatu ahal izateko.
Nahiago duzu telefonoz hitz egitea?