Pepeenergy gara
Printzipiodun %100 argindar berdearen eta gasaren merkaturatzailea, zerbitzu ona prezio justuetan eskaintzen dizuna.

Gure historia
2015ean jaio ginen energia-merkaturatzaile gisa, gure telefonia-bezero guztiei argi berdea eta gasa prezio justuetan eramateko asmoz. Gure justizia, zintzotasun eta zaintza printzipioak aplikatuz, ulertu genuen merkatu elektrikoak ere bere bezeroen mailan egongo zen konpainia bat behar zuela.
Gure balioak
Bezeroak dira lehentasuna
Pepephoneko bezero izateagatik deskontuak izango dituzu gugan konfiantza izaten jarraitzeagatik.
Librea zara: zero konpromiso
Ez zaude pozik gure zerbitzuarekin? Gurekin ez duzu loturarik. Edozein unetan joatea aukera dezakezu.
Giza tratua, beti
Pertsonak gara eta pertsonekin tratatzen dugu. Oker bagabiltza, zuzendu eta konpentsatu egiten zaitugu. Gure akatsetatik ikasten dugu berriro ez egiteko.
Zerk bereizten gaitu?
Aurreztu zure zuntz eta mugikorrean
Pepephone-ko bezero izateagatik eta argindarra eta gasa kontratatzeagatik, hilean 8€-ko deskontua duzu (BEZa barne) .
Paperik gabe
2 minututan kontratatzen duzu eta gainontzekoaz ahazten zara.
Iraupen-konpromisorik gabe
Pozik ez bazaude, joan egiten zara. Eta joateak ez dizu ezer kostatzen.

Nola egiten dugu lan?
Zintzotasun, justizia eta zaintza printzipio sendoetan sinesten dugu, eta lehen kontaktutik eta gure bezeroekiko harreman osoan erakusten dugu.
- Ez dizugu deituko gauzak saltzeko. Zerbait behar baduzu, badakigu gurekin harremanetan jarriko zarela.
- Ez zaitugu lotuko. Une oro aukeratzeko askatasuna emango dizugu.
- Uste dugu bezeroarentzako arreta-zerbitzurik onena behar ez dena dela. Baina gurekin harremanetan jarri behar baduzu, app-a, telefonoa, posta elektronikoa edo webgunea dituzu horretarako.
- Pertsonek artatzen zaitugu, astelehenetik ostiralera 09:00etatik 22:00etara eta larunbatetan 09:00etatik 15:00etara.
- Dagoeneko bezeroa bazara, hileko aurrezpen ziurtatua duzu.