Mundu Pepeago bat
2007an Pepephone(e)kin gure ibilbidea hasi genuenetik, zure konpainiak behar ez dituzun gauzak saltzeko deituko ez dizun mundu baten aldeko apustua egin dugu, zerbitzu ona prezio justuan emango dizun eta denbora galaraziko ez dizun mundu baten aldekoa; aitzitik, gure denbora zure bizitza erraztera bideratzen dugu.
Helburu horrekin jaio ziren gure funtzionamendu-printzipioak, gauzak nola egin behar ditugun eta, beraz, zer garen sekula ahaztu ez dakigun. Printzipio horiek gure energia-merkaturatzailera eraman genituen 2015ean Pepeenergy sortuz. Merkatu elektrikoak ere printzipioak behar dituelako.

Pepenergyren printzipioak
Zintzotasuna
Badakigu dirua irabazteko trikimailu asko daudela, baina hemen uste dugu epe luzera funtzionatzen duen gauza bakarra zintzotasuna dela. Horregatik, ez dugu kontatzeko prest ez gauden ezer egiten.
Trikimailurik eta letra txikirik gabe
Ez ditugu inoiz gure produktuak aldi baterako sustapenekin mozorrotzen, ezta baldintzetan gauzak ezkutatzen ere. Jakin behar duzun guztia handian eta hasieran kontatzen dizugu.
Gure akatsak aitortzen ditugu
Pertsonak gara eta akatsak egiten ditugu, baina gertatzen direnean zuzendu eta horietatik ikasten dugu berriro ez huts egiteko.
Iraupen-konpromisorik gabe
Pozik ez bazaude, joaten uzten dizugu molestatu gabe. Ez zaitugu konbentzitzen saiatuko lehenago eman geniezazukeen zerbait eskainiz.
Justizia
Dagoeneko gurekin daudenak zaintzea bezero berriak lortzen saiatzea baino garrantzitsuagoa da. Justuagoa izateaz gain, guztiontzat errentagarriagoa ere bada.
Gure bezeroak lehenengo
Dagoeneko familiakoa zarenez, deskontuak izango dituzu gugan konfiantza izaten jarraitzeagatik.
Ez dugu aurrezten gure bezeroak artatzean
Zalantzarik duzu zure tarifarekin edo kontratuarekin? Ez kezkatu. Gure bezeroarentzako arreta-ordutegia astelehenetik ostiralera 09:00etatik 22:00etara eta larunbatetan 09:00etatik 15:00etara da.
Beti daukagun aukerarik onena emango dizugu
Gure lana eskain dezakegun onena ematea da; beraz, gurekin bazaude badakizu etxeko onena izango duzula.
Zaintza
Denok ditugu gauza hobeak egiteko gure denborarekin gure argi eta gas konpainian pentsatzea baino.
Ez zaitugu dei komertzialekin molestatzen
Guk ez dizugu deituko ezer saltzeko. Zerbait behar baduzu, badakizu non aurkitu.
Ez dago ezustekorik zure fakturan
Prezioa 6 hilabetez mantentzen da; beraz, beti kontsumitzen duzunagatik bakarrik ordainduko duzu, gehi hileko kuota txikia. Dagoeneko bezeroa bazara, orduan ez duzu kuota ordaintzen. Justua eta erraza.
Edozein arazo gure arazoa da
Zerbait huts egiten badu, gure lana lehenbailehen konpontzea da, eskatu beharrik izan gabe ere. Eta zerbait erreklamatu behar badiguzu, lehenespenez arrazoia emango dizugu aztertu arte.